Ikaskurteko Ordutegia
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH

 

 

 

AMOR MISERICORDIOSO ikastetxea herriko goiko partean kokatuta dago, Sestao herriaren kasko ondoan, San Diego kalean, 1. beraz, leku erreza udalerrietako beste lekuetatik heltzeko eta komunikatzeko.

Esperantza amak, izen berekoa duen Kongregazioa sortzaileak, sortu zuen 1935.urtean neskak hartu eta hezitzeko.

Esperantza Ama Santomeran, Murcian (Espainian) jaio zen 1893ko irailaren 30ean. Bataioan Maria Josefa izena ipini zioten .9 anai-arrebatatik lehenengoa izan zenez lan egiteko beharra laster ezagutu zuen. bere osaba apaizarekin hazita heziketa erlijioso sakona jaso zuen. 1901.urtean Jaunartzea egin zuelarik.

1915.ean 22 urte zituela, Villenako “Hijas del Calvario” komentuan sartu zen. Monje hauek komentu hau baino ez zuten, beraz 1920.urtean “Misioneras Claretianas” Institutuarekin elkartu ziren. Baina 1930ko Gabonetan, handik irten zen(3) “ Esclavas del Amor Misericordioso” Institutua sortzeko.

Esperantza Amak, Madrilgo Velazquez kaleko etxe batean pisu bat alokatu zuen, baina etxe hau bonbardaketen ondorioz desagertu zen. Hasierak ez ziren bat ere errazak izan, koltxoi bat baino ez zeukatenez lurrean eseri eta lo egin behar izaten zuten. Baina pixkanaka-pixkanaka etxea jantzi zuten eta Esperantza amaren lan pedagogikoari jarraitu nahi zioten gazte ugariak elkartu zitzaizkien.

Ikastetxe honi beste batzuk jarraitu zioten Espainian, Italian, Alemanian, Brasilen, Bolivian, Indian, Errumanian eta Kuban.

1951ko Abuztuaren 15ean “Hijos del Amor Misericordioso” Institutua sortu zuen, gizakien alde Jainkoaren izugarrizko maitasunaren ideia zabaltzeko helburuarekin; Collevalenza –Italian- “Amor Misericordioso”ren ohorezko Santutegi bat eraiki zuen, eta 1983ko otsailaren 8an hil zenean, Santutegi honetako kriptan ehortzi zuten.

 
San Diego kalea, 1       Sestao       Bizkaia
Tel. 94 496 34 32
amsestao@telefonica.net